XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARIKETAK.11.1.- 35 m altuera duen dorre batek 18 m luzerako itzala sortzen du.
Une honetan, zein izango da eguzkiaren gorapen-angelua.
11.2.- Kalkula ezazu ibaiaren beste ertzean aurkitzen den zuhaitz baten altuera.
Bere puntaren gorapen-angelua 30ampdeg;tik 45ampdeg;ra aldatzen da aztertzailea 25 m hurbiltzen denean.
(Oharra, ariketa hau taulak erabili gabe egin behar da).
11.3.- Itsasuntzi bat hegoalderuntz zuzenean nabigatzen ari da eta une batean I.E.an 25ampdeg;ko gorapen-angeluz argi bat ikusten du.
Itsasuntziak 1750 m hegoalderuntz nabigatu ondoren gorapen-angelua 43ampdeg; izanik, zein izango da argiraino izango duen distantziarik laburrena?.
11.4.- Triangelu baten aldeek neurri hauek dituzte: 30 cm, 20 cm eta 25 cm.
Kalkula ezazu triangelu horri dagokion zirkunferentzia zirkunskribatuaren erradioa.
11.5.- Kalkula ezazu 11.11 irudiko ibaiaren zabalera, neurtutako
11.6.- ABC triangelu baten aldeek a = 28 cm, b = 32 cm eta c = 45 cm neurtzen badute, kalkulatu bere angelurik handienaren kosinua eta tangentea.
11.7.- Tantai bati, zutik manten dadin, tirante bat jartzen zaio.
Tirante honek tantaiarekin 30ampdeg;ko angelua osatuz tantaiaren puntan F = 50 kgko trakzio indarra eragiten badu, aurki itzazu F indarraren, Fx eta Fy osagaiak.
11.8.- Mendi baten altuera neurtu dugu (11.12 irudia).
Zelaian